8 Soinuak ere blogera!

Dagoeneko zuen blogetan irudiak, bideoak eta bestelako fitxategiak sartzen badakizue, beste zerbitzari batzuetatik kodea txertatuz. Cloud working-arekin jarraitzeko, zuen blogetan edozein motako lanak txertatzeko, musika eta soinuarekin arituko zarete. Gure blogean soinua sartzen dugun heinean podcasting-a egiten dugu, hau da, RSS jarioen bitartez entzun daitezkeen fitxategi multimediak argirataratzen ari ditugu.

Bideoekin gertatzen zen bezala soinu fitxategiak ere, berariazko beste zerbitzari batzuetan txertatu behar dira. Zerbitzari asko badaude soinua igotzeko, hala nola, musicwebtown, goear, castpost, poderato eta imeem (azken hau mySpace-k hartu du eta momentu honetan ez dago erabilgarri).  Behin zerbitzarira igo dugularik, soinu-fitxategiaren URL-a beharko dugu gure blogean txertatu ahal izateko. Erabilitako zerbitzuaren arabera URL-a lortzea zailtasun ezberdina izango du.

Egun, goear da zerbitzari ospetsuena eta horrekin arituko gara. Aurrerantzean ikusiko dugunez, gainera sare-sozialetan ere partekatzeko aukera emango digunez, hauxe da aukeratutako zerbitzua.

Dagoeneko, Audacity software librearekin aritu zarete eta soinu fitxategiak sortzen badakizue, ahotsa, musika  eta soinu aurre-grabatuak nahastuz. Honakoan kuña motz bat grabatu beharko duzue zuen blogean txertatzeko. Hauexek dituzue eman beharreko pausuak:

  1. “Kuña” (=iragarki) grabatu audacity-rekin edo aurretik egindako bat hartu.
  2. mp3 formatura exportatu.
  3. goear zerbitzarian kontu bat ireki.
  4. goear zerbitzarian zuen fitxategia igo (“sube tu música”).
  5. soinu fitxategiaren helbidea lortu. Goear-en kasuan ez da prozesu simplea: multimedia fitxaegiak jaisteko Firefox-en gehigarri bat behar da. Gure kasuan Video Download Helper deitzen da erabiliko dugun gehigarria.
  6. Zure blogean sarrera berria sortu. Bertan jarriko duzun soinu-fitxategiari buruzko sarrera egin.
  7. Soinu-fitxategia zure sarreran txertatu.

["audio=zure soinu-fitxategiaren URL"] baina komillarik gabe

Adibide bezala, hemen behean 4. mailako ikasleek audacity programarekin egindako irratsaio bat txertatu da. Honela geratuko da zuen blogean:

Agertzen zaigun erreproduzigailua ez da sobera polita eta funtzinaltasun aldetik nahiko murritza da, goear-ek eskaintze duenarekin konparatuta. Beraz, goear-eko erreproduzigailua erabili ahal izateko daukagun aukera bakarra adibide honetan proposatzen zaizun esteka jartzea da aukera bakarra WordPress-ekin.

Informazio honekin zuen iragarkia blogean txertatzeko gai zaretenez. AURRERA!


Advertisement

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.