Gaur egun, web 2.0 delakoaren ondorioz, edozein izan daiteke Interneteko edukien sortzaile. Tresna asko ditugu edukiak sortzeko, hala nola, blogak, flogak, wikiak, youtube, eta abar. Zuek ere izan zaitezkete edukien sortzaile, beraz!!!
Bestalde, Interneten gero eta tresna eta eduki gehiago eta interesanteagoak azaltzen ari zaizkigu. Baina askotan ez gara ohartzen dauzkagun aukera guztietaz.
Blog honen helburua, denon artean Internet arakatzea izango da. Lortzen dituzuen emaitzak zuek sortutako blog batean adierazi beharko dituzue, denek ikusi ahal izateko.
Aste bakoitzean altxor ezberdinak bilatuko dituzue, eta aurkitu dituzularen berri blogan adierazi beharko duzue.
Aurrerantzean musikarekin arituko gara gure blogean. Hasi aurretik egile-eskubideak eta erabiltzaile-askatasunei buruz zerbait gehaigo jakitea egokia izango litzateke. Honen ildotik berriki sortu den creative commons lizentziak sortu ziren, egileek nahi zituzten askatasunak aukeratzeko. Honakoan gai honi buruzko aurkezpen txiki bat egin beharko duzu.
Hauexen egin behar dituzu:
Aurkezpentxoa Powerpoint edo OpenOffice.org Impress programekin egingo duzu. Hauei buruzko informazioa bilatu: egileen eskubideak, copyright, copyleft, creative commons (zer da, atributuak eta lizentziak)
Dagoeneko zuen blogetan irudiak, bideoak eta bestelako fitxategiak sartzen badakizue, beste zerbitzari batzuetatik kodea txertatuz. Cloud working-arekin jarraitzeko, zuen blogetan edozein motako lanak txertatzeko, musika eta soinuarekin arituko zarete. Gure blogean soinua sartzen dugun heinean podcasting-a egiten dugu, hau da, RSS jarioen bitartez entzun daitezkeen fitxategi multimediak argirataratzen ari ditugu.
Bideoekin gertatzen zen bezala soinu fitxategiak ere, berariazko beste zerbitzari batzuetan txertatu behar dira. Zerbitzari asko badaude soinua igotzeko, hala nola, musicwebtown, goear, castpost, poderato eta imeem (azken hau mySpace-k hartu du eta momentu honetan ez dago erabilgarri). Behin zerbitzarira igo dugularik, soinu-fitxategiaren URL-a beharko dugu gure blogean txertatu ahal izateko. Erabilitako zerbitzuaren arabera URL-a lortzea zailtasun ezberdina izango du.
Egun, goear da zerbitzari ospetsuena eta horrekin arituko gara. Aurrerantzean ikusiko dugunez, gainera sare-sozialetan ere partekatzeko aukera emango digunez, hauxe da aukeratutako zerbitzua.
Dagoeneko, Audacity software librearekin aritu zarete eta soinu fitxategiak sortzen badakizue, ahotsa, musika eta soinu aurre-grabatuak nahastuz. Honakoan kuña motz bat grabatu beharko duzue zuen blogean txertatzeko. Hauexek dituzue eman beharreko pausuak:
“Kuña” (=iragarki) grabatu audacity-rekin edo aurretik egindako bat hartu.
goear zerbitzarian zuen fitxategia igo (“sube tu música”).
soinu fitxategiaren helbidea lortu. Goear-en kasuan ez da prozesu simplea: multimedia fitxaegiak jaisteko Firefox-en gehigarri bat behar da. Gure kasuan Video Download Helper deitzen da erabiliko dugun gehigarria.
Zure blogean sarrera berria sortu. Bertan jarriko duzun soinu-fitxategiari buruzko sarrera egin.
Soinu-fitxategia zure sarreran txertatu.
["audio=zure soinu-fitxategiaren URL"] baina komillarik gabe
Adibide bezala, hemen behean 4. mailako ikasleek audacity programarekin egindako irratsaio bat txertatu da. Honela geratuko da zuen blogean:
Agertzen zaigun erreproduzigailua ez da sobera polita eta funtzinaltasun aldetik nahiko murritza da, goear-ek eskaintze duenarekin konparatuta. Beraz, goear-eko erreproduzigailua erabili ahal izateko daukagun aukera bakarra adibide honetan proposatzen zaizun esteka jartzea da aukera bakarra WordPress-ekin.
Informazio honekin zuen iragarkia blogean txertatzeko gai zaretenez. AURRERA!
Zeuen blogean idazleak zerrendatzen dituen windget-a txertatu baldin baduzue, idazle bakoitzaren aldamenean iruditxo bat ipintzen duela ikusiko zenuen. Iruditxo hau avatarra da.
Berez Avatar kontzeptuak hauxe adierazte du: erabiltzaile baten identifikaziorako lotzen zaion gizaki formako adierazpen grafikoa. Berez, hinduismoaren kontzeptu batean oinarrituta dago.Baina Gaztelerako wikipendian begiratzen baldin badugu, hauxe bera adierazten duela ikusiko dugu.
Dena den, azken urtean James Cameron-i esker hitz hau filma batekin erlazionatzen dugu, eta berez, Euskarako wikipedian begiratuz gero, honi buruz mintzatzen da. Eta filma ikusi duzuenok, jakingo duzue jada, avatarrak adierazpen grafikoak izan beharrean izaki bizidunak zirela, baina hori bai, gizaki baten antza zuen ere.
Ondorengo altxorra honetan datza:
Zuetako bakoitzarentzat avatar bat sortu beharko duzue. Honetarako Interneten aurkituko dituzuen web-orri ezberdinetan frogatu, gehien gustatzen zaizuen estiloa aukeratzeko (Simsom estiloa, Manga estiloa, Avatar estiloa…..)
WordPressen zuetariko bakoitzarentzat erabiltzaile bat sortuko duzue (blogarik eman gabe). Ondoren zuen blogetik erabiltzaile hauek gehituko dituzue, administradore baimenak emanez. Azkenik bakoitzarekin sartu eta eta bere profilean bere avatarra jarriko diozue, zuen blogaren idazleen widget-an ager dadin.
Ondoren honen berri sarrera berri batean eman. Bi avatarra igo.
Oraingoan gure blogaren aukeretan murgiltzen jarraituko dugu. Honakoan geoerreferentziazioarekin arituko gara, hau da, gure sarrera munduan kokatzen mapei esker.
Honatx oporretan egondako leku zoragarri bat: Nire kasuan, playa de Monsul – Almeria:
Blogetan irudietaz gain, bestelako objektuak ere sar daitezke, hala nola bideoak.
Baina jakina, ezin dira bideoak edozein modura jarri. Bideo batek leku asko betetzen du blogaren zerbitzarian eta honexegatik bideoak igotzea mugatuta egon ohi da, bisita gehien dituzten blogentzat edoeta ordaintzen dutenentzat. Gure kasuan bi baldintzetako bat bera ere betetzen ez denez, bideoak txertatzeko aukera bakarra URL-ren bidez da, hau da, bideoa daukan beste zerbitzari batera esteka eginez, irudiekin egin izan dugun bezala.
WordPress-en kasuan zerbitzari konketu batzuen kasuan uzten du bideoak txertatzea; YouTube, GoogleVideo eta Vimeo-etik hain zuzen ere. Hemen azpian duzu adibide bat, orain dela bi urte Biurdana ikastetxean MOVING ON taldeak antzeztutako antzezlana ingelesez (YouTuben aurkituta)
Bestelako zerbitzari batetik bideoa txertatzeko, aukera bakarra esteka bat egitea da. Adibide bezala honatx duzu Jakintza Ikastolako IKTreoak taldeak ikastetxeko ikasleekin “I’m a PC – PCa naiz” izeneko, software librearen alde eginiko bideoa eta Euskaltuben txintxilikatu dutena.
Oraingo altxorra honetan datza:
Zuen blogean sarrera berri bat egingo duzue, honako edukiarekin: SPAM hitzaren jatorriari buruzko informazioa bilatuko duzue eta zuen blogean sartu. Aldi berean, azalpen honi lagunduko dio bideo bat aurkituko duzue seguraski. Bideo hau zeuen sarreran txertatuko duzue.
Bi modutan egingo da: URL-bidez sarreran bertan txertatuz eta esteka bat eginez.
Aurrekoetan ikusi den bezala, blogak ideiak eta informazioa munduari aditzera emateko eta elkartrukatzeko tresna paregabeak dira. Dagoeneko, blogsfera eta halaber euskal blogosfera abiadura bizian handitzen doa egunero.
Zuek bezala, zuekin interes komunak dituen jendeak ere bere blogak sortu ditu dagoeneko. Seguraski interesagarriak egingo zaizkizuen blogak aurki ditzakezue. Seguraski ere, blog hauetako informazioaren berri izan nahi izango duzue argitaratzen den bezain laister. Eguneratua egotea lan handia da, informazio interesgarria duten blog guztiak bisitatu eta arakatu behar baldin badira. Honexegatik, blogek RSS jarioak erabiltzen dituzte. Hauen bidez, blogetara “sindikatu” daiteke, web nabigatzaileek blog horren informazio zahar eta berria modu antolatu eta laburbilduan aurkeztuko digularik.
Oraingo altxorra blog bat izango da.
Zuen gustuko blog bat bilatu behar duzue Interneten. Bertara sindikatu beharko zarete.
Bestalde zuen blogan, sidikatu zareten blog honen berri emango duzue, berari buruzko informazio txiki bat idatziko duzuelarik sarrera berri batean.
Sindikatutako blogera esteka bat egin beharko diozue. Estekak nola egiten diren jakiteko zerdabloga-n dagoen dokumentu hau lagungarria egingo zaizue.
Orain arte, zuen sarrerek testua izan dute soilik. Gehienez ere esteka bat txertatu duzue. Bada ordua zuen sarrerak txukuntzeko irudien eta testuen bidez.
Gaurko altxorra gure ikastetxetik joan den astean pasa egin den eta oraindik Euskal Herri osoari bira ematen ari dion Korrikaren ingurukoa izango da. Hain zuzen ere, Korrikaren historiaren laburpentxo oso motza egingo duzue eta hamazazpi Korrika hauetarako diseinatu diren logotipoak begiratuko ditugu. Horretarako Korrikaren webgune ofiziala bistatzea proposatzen zaizue.
Zeuen sarrera berri batean hauexek bete beharko dituzue:
Izenburua: Korrika 17
Testua: “Zer da korrika?” galderari erantzuten dion testu motza idatzi. Testu bereziak erabili txukunago gera dadin.
Testua: “Korrikako logotipoa” beste urtetako Korrikako logotipoak bilatu. Gehien gustatzen zaizkizun hiruak aukeratu eta hauexek egin: Testu motz bat aukeratutakoei buruz (zerrenda moduan aipa itzazu) eta azpian logotipoak txertatu ( lerro bakarrean etaURL-aren bidez)
Dokumentu honetan duzue irudiak txertatzeko laguntza.
Azkenik “Aupa Korrika” edo antzeko lelo bat ipini eta azpian zure argazki bat igo eta txertatu
Blog batean sarrerak txertatzen ditugun heinean, irakurleen iritziak, iradokizunak eta bestelako informazioa interesatuko zaigu, gure jardueran oso aberasgarriak izan daitezkelako. Blogek komunikaziorako kanalak eskaintzen dizkigute iruzkinen (comments) bidez.
Oraingoan bilatu beharreko altxorra besteek gure blogari buruzko iruzkinak biltzean datza. Ikus itzazu gelakideen eta irakaslearen blogak eta beraien sarreren iritziak edo gura duzun komentarioak egin itzazue.
Ondoren, zuk jasotako iruzkinak begiratu itzazu (honetarako zure blogaren kudeaketan sartu) eta azal ezazu zure blogaren sarrera berri batean zer iruditu zaizkizun iruzkin horiek.
Bilatuko duzuen lehenengo altxorra zuen bloga izango da. Bertan beste altxorrak gordetzen joango baitzarete.
Hasi baino lehen blog bat zer den jakin beharko duzue. Beste eskola batzuetan lan hau dagoeneko egin dute, beraien emaitzetaz baliatuko gara. Blog honen eskuinaldean, Blogrollizeneko atalean, gomendatutako blogak dituzue. Bisita ezazue “zerdabloga” izeneko sarrera. Bertan blogei buruzko informazioa baduzue, formatua aurkezpen bat delarik.
Orain zuen bloga sortu beharko duzue. Blogak sortzeko zerbitzari asko badituzue, baina hoberena denek zerbitzari berdinean egitea izango litzateke, zuen artean laguntza eman ahal izateko. Pausu hauek jarraitu:
4. Bi “kategoria” sortu: “lanak” eta “gureak”. Lanak kategorian altxorrak pulbikatuko dituzue eta Gureak kategorian zuek nahi dituzuen edukiak sartuko dituzue.